XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekin

Aspaldijan erabilli dogun arazorik garrrantzitsuena darabilgu une onetan: irarkolea atondutia.

Bazkuniari, bere irarkolea euki edo ez euki, asko yuako.

Orain geure irarkolan merkiago ta, batez be, obeto ta ugariago argitalduko doguz idazti ta abar.

Gure bazkidiak be, euren irarkunak egiteko erraztasuna ta merketasuna emen idoroko dabe.

Ez gara, ba, aspertuko irarkola au biar dan lez atondu arte. Orain guk neke apur bat artu biar dogu; baña neke onurakorra dala-ta, atseginkorra be bai-da.

?Ete dakizue zeinbat arazo daukon irarkola barri bat atondutiak?

Zeinbat tramankulu, zeinbat txiribiri; bai, ?ez da gauza au berezkua beintzat!

Ganera dirua urri ba-da, makiña bat buru auste ta estutasun.

Baña Jaunari eskerrak, eragozpen gustijak banan-banan aspiratuaz goyaz. Osasuna ta umore ona Berak damoskuz, nekatu barik lanari ekiteko.

Berak dirua be ekarriko dausku biar diran tresnak erosteko ta erosi doguzanak ordaintzeko.

Txitian-pitian ongillak agertzen dira, euren emokunaz guri laguntzeko; ta ondiño askotxu biar dogun arren, bai-dakigu txindika-txindika murkua bete oi dala.

Emen ipiñiko doguz ongillien emokunak.

Lentxuago, gure batzar nagosija eginda laster, bidariz (korreoz) idazkazal baten barruan, ogetabost laurleko artu genduzan, nok bialdu ebazan ez dakigula, Bilbao'tik etorrela baño.

Oin egun batzuk dirala, Zabala'tar Pederiko katoliko zintzo ta Deusto'ko ikastetxe nagosiko irakasle dana eldu yakun, eta eun laurleko emon euskuzan gure lanak aurrera eroateko.

Goiko Jaunak ordaindu dagijoela eun bidar geyago eurai emonda.

Euzkeldunak orain arte idazti ta irakurgei gitxi dabez, baña aurrerantzian ugari emongo yake gogo-janarija idazti ta izparringi-bidez.

?EKIN! ?AURRERA!

ZORNOTZA.- Jaungoiko Zale'ren irarkolea